Orrialde:Tartas 1666.djvu/148

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<147>

est mors ororen belzena, gaixtoena, terriblena, herioa da.

Erran nahi du, erharzunak, presuntegiak, pobrezia, mesperexiak, hotza, beroa, desohoriak, eta bertze munduko disgraziak, desplazent dira haztiogarri, eta gizonari, hanitz dolore, eta tormenta emaiten baina batek ere ez hanbat, nola herioak. hura da ororen lehena, eta azkena, hark du gizona, eta gizonaren gorpitza, eta arima nahasten, lotsatzen, ikharatzen, eta bere gonzetik, eta klotetik idokirik, bata lurrerat, eta bertzia zelurat, edo infernurat jagoitikoz akhazatzen.

Herio terrible hori, izigarri da mundu guzier handier, eta xipier, justoer, eta injustoer, baina prinzipalki nor ere bekhatian bizi baitira, eta bekhatian hiltzen, haienzat, hurak dira miserabliak, eta malhurosak, haien herioa da, herio gaiztoa, eta herio belza, hargati erran du Profeta Roialak, Mors peccatorum pessima, bekhatoren hilzia dela, hilze gaixtoa.

Bekhatoren herio gaizto, eta maradikatu hura, gerta eztakigun, gure jaunak gomendio egitek drauku gure arimaz, hura perexa dezagun, eta munduko honez kasurik eztezagun egin, erran dianian, Quid prodest homini, si vniversum mundum lucretur animae vero suae detrimentum patiatur? zer probetxu du gizonak, mundia oro irabazarik, eta bereturik, bere arima gal badeza. Aski klar, eta garbi minzo da gure salbazalia, bataz dio mundia, eta munduko honak ezdeus direla, eta bertze alde dio gure arima baita inmortal, harzatz arrankhura har dezagun, eztadin joan infernurat, gure