Orrialde:Tartas 1666.djvu/145

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<144>

aberiak ere hiltzen dira, bien kondizionia, bat, da.

Horren errapostua ezta gaitz emaiten, lekhu erran denian endelgatzen da gorpitzaz, eta ez arimaz, zoin baita gauza espiritual bat, eta inmortal bat bere naturaz erran dugun bezala, hala dio ere eskriturak Reuertatur puluis in terram suam vndé erat: & spiritus redeat ad Deum, qui dedit illum. Bihoa erhautsa, itzul bidi erhautsa bere lurrerat, nontik jalki baitzen harat: eta espiritua bihur bedi, itzul bedi Jenkoaganat zoiñeganik jalki baitzen eta zoiñek eman baitzian. so egizu nola eskriturak, deithatzen dian gizona; lur, eta espiritu, gorpitza lur, et arima espiritu, erran nahi baita, gorpitza mortal dela, hil behar diala, arima ezin hiltzen dela, inmortal dela, eta jagoitikoz bertze mundian inmortal izanen dela, biziko dela, edo Jenkoarekin haren glorian eternalki huros, edo infernuan deabruarekin eternalki malhuros.

Erran dugu lehen ere herioa bolur bat dela, eta ohoin bat, gure errana ere eskritura saindiaz porogatu dugu aski onsa, eta largoki, heben orano dugun ikhusi, haren boleriak, eta ohoinkeriak zonbat handi diren, eta malizios, gizonaren kontre, hobeki konsideraturik haren krueltarzuna, haren horribletarzuna, eta malezia, hobeki harzatz orhit gitian, onsa eta huroski Jenkoaren grazian hiltzeko, zeren, eztugu bertze intenzionerik libru hontan, haur baizi, porogatzia, onsa hilzeko bidia dela hilziaz orhitzia.

Herioak gizona, buluzgorri gorria ekarten du hilzian, edekiten derauzko azken pasaje hartan, bere honak, guzia, bere urhiak, zil harrak, lurrak,