Orrialde:Tartas 1666.djvu/144

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<143>

zerbait hon; eta halaber Doktor Anjelikoak dioen bezala, Melius est non esse, quam male esse. Hobe da ez izaitea, gaixki izaitea baino. Hargatik orano, erran zian Jesus gure jaunak, ikhusirik eta ezaguturik bere jakitiaren miraillian, Judas bere dizipulu traidoriaren bekhatia, desperazionia, eta haren damnazione eternala, Bonum erat, si natus non fuisset homo ille bon zukeien sorthu ezpaliz gizon hark, edo sorthu, eta berehala hurtu, hondatu, eta ezdeus bihurtu baliz.

Hobe lizate beraz desdixatu oren gaitzian sorthu diren miserable haienzat, hilzia, eziez bizia, hiltzen ahal balira, bena ibiliko dira herioaren ondoan, bena ez edirenen herioa. Quaerent mortem, & non inuenient eam.

Neure adeskidia soldado traidore haur, baita herioa, honen krueltarzunaz, eta miserikordiagabiaz, orhiturik, bizi zite bakhian, Jenkoaren grazian haren maleziez, eta tronperiez, haren kolpu mortalez trufaturik, munduko gerlak akhabaturik, Jenkoa baitan bakhian hilen zira.

Benturaz edirenen da zoinbat espiritu gaizto, eta kurioz zoiñek erranen baitu, hor errabiatu hark soldado traidore hark, herioak, bere usikiaz, eta bere kolpiaz gizona oro, gorpitza eta arima, biak hiltzen dutiala, eta agian bere erran gaixtoa, eta falsia, nahi luke porogatu eskirituraz lekhu hontarik, eta pasaje hontarik, Vnus est interitus hominum, & iumentorum, aequa est vtriusque conditio, sicut moritur homo sic & illa moriuntur. Aberen eta gizonen hilzia bat da, gizona, hiltzen den bezala,