Orrialde:Tartas 1666.djvu/143

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<142>

Horrible dela, eta izigarri erortia Jenko biziaren ezkura. Profetak ere minzo denian gerla handi harzatz, bekhatore momento triste hartan soferituko duenaz, dio, horrore nimio formidabunt, beldur eta lotsa handi batek harturik jorik egonen direla. Baina orano handiago izanen da beldurra beno, pena, tormenta, suplizioa, punizionia, zoin arima gaixo, miserable hark infernian jagoitikoz patituko baitu, soldado gaixto hark, herioak, pundu hertsi hartan separa badeza bere gorpitzetik bekhatu mortalaren estatian, haren kondizionia hanbat izanen da miserable, eta maradikatu, non haren aipamenak berak ene luma ene eskuan ikharatzen baitu, eta nigarra ene begietan behera jalki eraziten baitu. Desiderabunt mori, et mors fugiet ab eis. dio Espiritu Saindiak Apokalipsian, nahi dirate hil, bena herioak eginen du ihesi haieganik. Arima damnatiek herioaren eske eta bilha ibiliko dira su gar handi hartan, bena eztute edirenen herioa, haien ihesi joanen da, gorderik egonen da.

So, egizu miserable hek, zertara erori diren, herioa da biziaren korrupzionia, eta pribazionia, bizitzia da izate bat bizidiren orori, Viuere viuentibus est esse, eta izate oro hon da. Omne ens est bonum. Filosofiak erakhusten dian bezala, ala bena, miserable hek, bere penen handitarzuna dela kausa, maitiago eta nahiago ukhanen dute ez izatia, eziez izatia, herioa eziez bizia, zeren miseria hartan, sugar hartan bizirik egoitia beno, haienzat hobiago baita, ez izatia, eta hilzia, eziez izatia, eta bizia, Filosofen Prinziak erran du arrazoiña, Carere malo est, quoddam bonum, gaitzik ez ukhaitia baita