Orrialde:Tartas 1666.djvu/146

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<145>

haziendak, etxiak, deusere utzi gabe, huros date athorra bat, manthar bat edo mihise bat badu hoberat joaitian, hala erraiten du Job saindiak, Nudus egressus sum ex vtero matris meae, & nudus reuertar illuc. Buluzgorririk jin ninzan neure amaren sabeletik mundura, eta buluzgorririk noa lurrerat.

Hala dio orano Apostoliak: Nihil intulimus in hunc mundum, haud dubium, quod nec aliquid aufferre possumus, eztugu deus ekharri mundu hontara, eta eztugu deus mundu hontarik eramanen. San Bernard jaunak dio. Mirabilem janitorem, scilicet mortem in exitu, posuit mundus, qui nihil suum secum trahere permittit.

Portal zain agudo bat ezarri du munduak, baita herioa, azken pasuan, portal zain, eta jeulier hark eztu nehori ere deus uzten, bere honetarik bereki eramaitera. bolur, eta ohoin haur gaiztoa da, eta agudoa, bizia, eta honak oro edekiten ditu gizonari mundu hontarik partitzian, sos bat, edo fran bat utzi gabe bere bidiaren igaraitiako, bertze mundiala helzeko.

Bolur eta ohoin gaixto hark, herioak gizona, bulutzen du bere plazer, boluptate, kontentamentu orotarik, eta nola komunzki gizon bekhatoriak, mundian bere plazerak maite baititu, Trahit sua quemque voluptas, nor bere bekhatiak tiratzen diala, dio poetak, dugun erran, desplazer handirik egiten diala herioak gizonari bere gauza maiten edekitiaz, edekiten du, herioak aita semiari, semia aitari, ama, alhabari, alhaba amari, areba anaiari, anaie-arebari, senharra emaztiari; emaztia senharrari, adeskidia, adeskidiari, Erregiak Erresumer,