<140>
gorpitza arras eramaiten du, eta arima ezin baitiro, hunki gabe, kitatzen du osorik, zeren imortal baita bere naturaz, eta ezin hiltzen baita, hargati herioak du izena, Mors à morsu, siuè à mordendo, eta hark gorpitzari ejinten dian usikia, hanbat da kruela, eta pozoatia, non haren zauria, eta kolpia, baita inkurablia, eta erremediogabia, ezta urik, ezta itsasorik, ezta kontrepozoarik, ez barberik haren kozia sendotzen ahal dianik, ala den Aita Saindia, eta Kardinalia, ala den Erregia, Prinzia eta laboraria, aberatza ala pobria, hor hark behin usikiz geroz hil behar du, eztadila nehor tronpa, gogoa eman beza hor haren usikiari, hargatik erran du Poetak ederki: Mors aequo pede pulsat pauperum tabernas, regumque turres, bardin-bardina, eta egoalki galtzen, eta ruinatzen dutiala pobren bordak eta kabanak, nola Erregen torriak, eta jauregi gazteliak, ezta han diferenziarik, reserburik, ez eta pribilejiorik aberatzaren, eta pobriaren artian.
Neure adiskidia, zuk uzte beno lehen hor errabiatu hura jinen da zure usikitera, nontik nahi baita, ala den zangotik, azpitik, burutik, besotik, bihotzetik, ala sabeletik, usiki bazitza, non nahi den, hunki bazitza ber, joan zira, galdu zira, hil zira othoi, hor errabiatu haren usiki gaixtoaz eta maliziosaz orhit zite, nahi bazira onsa hil, eta salbatu.
Herioa soldado gaixto bat, Kapitano kruel bat, tirano miserikordiagabe bat iduri da, gerla handi bat, eta horrible bat egiten du gizonari, eta emaztiari, gorpitza porrokaturik, eta arrabazkaturik, gerla hartan erhauts, eta lur gertatzen da, haren zaiñak, eta ezurrak hurturik, ikhara dabiltza, haren