<139>
pronki, eta subitoki, bortxaz, eta biolenziaz, bata eta bertzia hoberat, eta thonbalat eramaiten ditu, eta han lurrez estaltzen, agian, Jesus, erraiteko, bere arimaz, eta bere egitekoez, pensatzeko lekhurik, ez denborarik eman gabe, halakoen hilzia da, hilze tristia, belza, eta malhurosa, zeren danjeros baita, halakoak hiltzen diren, hirur herio suertez, korporalki, espiritualki, eta eternalki, eta galtzen dutila hirur bizitze suerte direnak, bizitze korporala, espirituala, eta eternala, hargati Eliza saindiak othoitze haur egiten du Jenkoari letariñetan bere haur fidelen alde eta faboretan, A subitanea, & improuisa morte libera nos Domine jauna othoi, goarda, eta delibra gaitzatzu herio subito, ez ustian, pensatu gabe jiten den herio gaixto hartarik. Neure adeskidia, zonbat ere ezpaituzu ikhusten, suge gaixto bat mokoa pozoaz betherik, zure aldian dabila oren oroz zure zaurtu, eta kolpatu nahiz, haren maliziaz, eta krueltarzunaz orhit zite estatu honian haren kolpiaren errezebitzeko.
Herioa, hor errabiatu, gaixto bat iduri da horak jendia edo Kabalia usikiten dianian, parte bat eramaiten du, eta parte bat kitatzen, bena eztu peza oro eramaiten eta hora errabiatu bada, usikiten dian gauza bere usiki satsiaz, eta korronpitiaz, kozatzen du eta korronpitzen, halako moldez, non lehen beno lehen ezpadu itsasoko urian ukhutzen, eta xahatzen, errabiatzen baita eta hiltzen, bere forman, herioak, gizona, eta emaztia usikiten du, eta bere usiki gaixtoaz kozaturik, eta korronpiturik parte bat gizonari eramaiten du eta hiltzen, eta bertze partia osorik kitatzen du, eztu hunkiten,