<128>
berme sarturik, eta haren zorra bere gain harturik, hartzeduna bere morsatz, eta diharuz, bere hon propitik pagatzen dianian, eta gero hari oroz kitanza egiten, eta donazione, promez emaiten hari jagoiti ez deus galdatzera bere hartziaz, eta bere pretenzioniaz, baina solamente erraiten draukonian kontent nuzu zure borondate honaz, maita nezazu, eztut nahi zuganik deus, zure amorioa baizi, erran behar da ordu hartan halakoa, adeskide hona dela, leiala, fidela, eta kasi paregabia, amens egunko egunian, elaite ediren ehunetarik bat, edo biga; zekuria hanbat da gaixto, eta korronpitu, non adeskidetarzuna mundutik akhazatu, eta arras galdu baita, ezta edireiten, tronperia, perfidia, gaixtakharia, eta adeskide falsurik baizi.
Bada Jesus gure jaunak halako adeskidia izan da guganat, non gure zorrak oro pagaturik bere odalaren despendioz, deabruaren presontegietarik, ezarri baikhutu libertatian, eman orori bizia, eta berak beria galdu ororen salbatzeko. Ez tago deus guri galdez, gure amorioaren, eta bihotzaren baizi, nork eztu halako adeskidia maitatuko, eta haren herioaz orhiturik, nor ezta haren ondoan bere hilziaz orhituko, onsa bizirik, onsa hilzeko.
Gure jaunak bere buria zordun egin du guganat, ez deus guganik harturik, baina berak bere plazeriala promez eginik. Hala dio San Augustin jaunak, Debitor nobis factus est Deus, non aliquid accipiendo, sed quod ei placuit promittendo. Hongi egile handi hontzaz, haren hilziaz, eta beriaz orhitzen eztena, ezta nahi onsa bizi ez onsa hil, ez eta salbatu. Baina bai, bide handitik, eta largotik joan infernurat.