Orrialde:Tartas 1666.djvu/130

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<129>


Maitazaliak behar du maitatu gauza maitatia, harganik deus honik, esperanza gaberik, eta harganik deus damurik ahal dukienaz, beldur gaberik, adeskide honak beria behar du diot maitatu, bere adeskidiaren amorekatik, damiaren beldurra, edo honaren, eta probexuaren esperanza konsideratu gaberik, hura date adeskide hona, eta han date adeskidetarzuna oso, eder, eta konplitu, hala dio Zizeronek, Amare, nihil est aliud, nisi eum ipsum diligere quem ames nullâ indigentiâ, nullâ quaesitâ vtilitate;amorio, edo adeskidetarzun hura deithatzen da Amor beneuolentiae amorio xahu bat, eta pur bat, noiz ere, zure adeskidiak, zure zihauren amorekatik maithatzen baizutu, eta zuk hura, hala hala haren beraren amorekatik. Bada bertze amorie bat ezpaita hain noble, ez hain eder, nola lehena, hura da Amor concupiscentiae, noiz ere gauza bat, edo persona bat, maithatzen baitugu, hantik, edo harganik esperanza dugun probexuagatik, eta ez beraren amorekatik, halakoak bere burua maitiago du, eziez bere adeskidia, eta eliro maita bere adeskidia espalu zerbait harganik esperanza, eta haren adeskidetarzuna ezta jeneros, noble, eta delikatu, lehena den bezala.

Bada Jesus gure jaunak maitatu gutianian, erosi, eta salbatu, eta gugatik hil, eztu deus egin bere buriagati, oro gugatik, gure amorekatik egin du, guk ezkundian deus hari emaitekorik, eta etzian deusetan ere gure beharrik hartan erakhusi du zenbat haren amorioa guganat handi zen, noble, pur, eta delikatu, eta guk nahi ezpadugu hura maitatu