<127>
eta berak beria galdu, eta jokatu, gure salbatzeko, Exinaniuit semetipsum formam serui accipiens, & habitu inuentus, ut homo, bere buria, ezdeustu du, egin du bere buria esklabo, eta kaptibo, egin da gizon, gizonaren salbatzeko. Eztu nahi deus guganik gure adiskidiak, bere amorioaren, eta adeskidetarzunaren rekonpensutan gure amorioa, gure bihotza, gure borondate hona eta gure adeskidetarzuna baizi, hura baita gure adeskide, erraiten du gu haren adeskide izanen girela, haren maniak egin baditugu. Vos amici mei eritis, si feritis quae praecipio vobis, ene adeskidiak izanen zirate ene maniak, eta ene legia begiratzen baduzue. Gure honak, gure ohoria, gure bizia, gure izatia, gure konserbazionia, gure jaunari, eta gure bermiari, zor dugu dugun othoi ohora, eta maita gure honki egilia, giten haren adeskide hura guria izan den bezala, eta nola gure obligazioniak harganat, handiak baitira, gure amorioak harganat, eta gure adorazioniak, justo da handi diren eta zeren, hura gure adeskide den bezala, gu ezin beikirate harenak, ezpaditzagu haren maniak onsa begira, eta ezpadugu haren lege saindia, eta berondate saindia konplitzen, gure borondate propia abandonaturik, dugun harena besarkha, han bizi, eta han hil, resoluzione saindu horren hartzeko, gure hilziaz behar dugu orhitu nik eztakit remedio, ez sekreta, ez bide hoberik, eta gure herioaz orhitzeko, dugun ezkiriba urhezko leteretan bezala, gure bihotzaren erdian Jesu-Kristen pasione saindia, eta haren hiltze dolorosa. Adeskide batek beria gaztelutik, presontegitik idokiten dianian, haren