Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/95

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesus kanpoan denean den guzia gogorra da.

Jesus gure baitan minzo eztenean konsolazione guti dugu: baina Jesusek hitz huts bat emaiten badu konsolazione handia sentitzen dugu.

Ez othe da egia Maria Magdalena berehala jaiki zela nigarrez zegoen lekutik, Marthak erran zioenean, Nausia hemen da eta zure galdea du?

O ordu doatsua, noiz ere Jesusek deitzen baigaitu nigarretarik bihotzeko bozkariora.

Zein idor eta gogor zaren Jesus gabe.

Zein erho eta banaloriatsu zaren, desiratzen baduzu Jesusez bertzerik.

Ez othe da hori kalte handiagoa, mundu guzia gal bazeneza baino?

2. Zer eman daizakezu munduak Jesus gabe?

Jesus gabe izaitea Ifernu garratza da, eta Jesusekin egoitea parabisu eztia.

Jesus aurkitzen duena, tresor ona aurkitzen du, bai eta ontasun guzien gaineko ontasuna.

Jesus zurekin bada, etsaiak ezin eginen derautzu kalterik.

Jesus galtzen duenak sobera eta sobera galtzen du, eta mundu guzia gal baleza baino geiago.