Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/96

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Guziz pobrea da Jesus gabe bizi dena eta guziz aberatz da Jesusekin ongi dagoena.

2. Jakintasun handia da jakitea Jesusekin ibiltzen, eta jakitea Jesusen idukitzen, zuhurzia handia.

Zaren debot eta pausatua, eta Jesus egonen da zurekin.

Kasa dezakezu Jesus zureganik, eta haren grazia gal dirozu nahi bazare kanpoko gauzetara itzuli?

Eta hura kasatzen eta galtzen baduzu, norengana ihes eginen duzu? eta orduan nor bilhatuko duzu adiskide?

Adiskiderik gabe ezin ongi bizi zaitezke eta Jesus ezpaduzu guzien gaineko adiskide guziz triste eta deskonsolatua izanen zare.

Erhoki beraz hari zara nihoren baitan fidatzen edo bozten bazare, hura utzirik.

Lehen hautatu behar duzu mundu guzia alxa dadin zure kontra, Jesus haserra dakizun baino.

Biz bada Jesus zure maiteena eta adiskide minena maite ditutzun guzien gainetik.

4. Onets bitez guziak Jesusgatik, eta Jesus onets bedi bakoizki beragatik.