Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/94

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hartan nahi du errege jarri bere tronuan bezala.

Bazeneaki kreatura guzien kentzen zureganik, Jesus gogotik lagoke zurekin.

Zer ere emanen baituzu gizonen eskuetan, Jesusi gomendatu gabe, guzia edirenen duzu hurren galdurik.

Ez fida eta ez perma kanabera haizetsuaren gainean, zeren haragi guzia abre belharra da, eta haren loria guzia belhar lorea bezala eroriko da.

3. Laster enganatuko zare gizonen kanpoko iduriari xoilki behatzen badiozu.

Ezen zure konsolazionea eta probetxua nihon bertzetan bilhatzen baduzu, kalte sentituko duzu maizenik.

Jesus bilhatzen baduzu gauzietan, Jesus aurkituko duzu: baina zure burua bilhatzen baduzu, zure burua ere aurkituko duzu, ordea zure kaltetan.

Zeren bere buruari kalte geiago egiten du gizonak, Jesus bilhatzen ezpadu, mundu osoak eta kontrako dituen guziek egin diozoketen baino.


Zortzigarren kapitulua


Jesusekiko.


1. Jesus lekuan denean, guzia on da eta ezta deus ere iduritzen gaitz dela: baina