Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/91

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ausartuko da guri bidegaberik egitera?

Eztetzatzula zinets, zeren berehala jaikiko da Jainkoaren kolera, eta hekin hek eginak ezdeustuko dira, eta gogoan zerabillaten guzia haizatuko da eta galduko.

2. Tribulazionetan loriatzea etzaio gaitz Jainkoa maite duen arimari: zeren horrela loriatzea da gure Salbatzaillearen gurutzea loriatzea.

Laburra da gizonek emaiten eta hartzen duten loria.

Munduko loriak bethi du tristezia lagun.

Prestuen loria hekin konzienzietan dago eta ez gizonen ahotan.

Justuen alegrianza Jaikoaganik da eta Jainkoa baitan, eta hekin bozkarioa egiatik sortzen da.

Nork ere egiazko eta sekulako loria desiratzen baitu, eztu mundukoaz ansiarik.

Eta nor ere baitabilla denbora batetako loriaren bilha, eta hura ezpaitu bihotzez mesprezatzen, erakusten du zerukoa gutiago duela maite.

Sosegu handia du bihotzean nork ere ezpaitu axolarik ez laudorioez ez akusuez.

3. Errazki kuntentatuko du eta bakean jarriko konzienzia garbia duena.