Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/90

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Egizu kontu banaloria dela zenbait kreaturarik heldu den konsolagarri guzia.

Jainkoa maite duen arimak mesprezatzen du Jainkoa baino beherago den guzia.

Jainko eternala, ezin neurt ditekeiena, gauza guziak bethetzen dituena xoilki da arimaren konsolazionea eta bihotzaren egiazko bozkarioa.


Seigarren kapitulua


Konzienzia onaren bozkarioaz.


1. Gizon prestuaren loriamendua da konzienzia ona beretzat lekuko izaitea.

Duzun konzienzia ona eta bethi izanen duzu alegrianza.

Konzienzia onak hainitz paira dezake eta miragarri da alegera atsekabeen artean.

Konzienzia gaixtoa bethi da beldurti, eta ekurugaitz, eta eztu behin ere pausurik.

Gozoki pausatuko duzu, zure bihotzak egiten ezpaderautzu eranzuterik.

Etzaitezila alegera zerbait onik egin duzunean baizen.

Gaixtoek eztute nihoiz ere egiazko alegrianzarik, eta barreneko bakerik eztute sentitzen, zeren ezpaita bakerik gaixtoentzat dio gure Jaunak.

Erraiten badute, bakean gaude, ezta gaitzik etorriko gure gainera, nor