Nihork ongi eta xuxenki mira eta pisa baletza bere obrak eluke zer jujamendu gaiztorik eman bertzeakgatik.
2. Barreneko gizonak lehen bere buruaz artha daduka, bertzeez baino, eta bere gainean begia zinetan erne dadukana, bertzeez errazki dago ixilik.
Sekulan etzara gizon barreneko eta debot izanen, ixilik ezpazaude bertzeen egitekoez, eta beregainki zure buruari behatzen ezpadiozu.
Zure barrenaldia eta Jainkoa gogoan tinketz badadukazu, kanpotik heldu zaitzun guziak guti ukituko zaitu.
Non zare zurekin zeronekin etzarenean? eta diren guziak miratu ditutzunean, zure buruaz ahantzirik, zer probetxu egin duzu?
Behar baduzu bakean eta egiazko batasunaz gozatu, bertze guziak behar tutzu largatu, eta zure burua xoilki begien aitzinean iduki.
3. Halakotz hagitz aitzinatuko duzu begiratzen bazare libro munduko artha guzietarik.
Laster eskas gertatuko zare munduan den gauzarik prezatzen baduzu.
Eztadukazula deus ere handirik, gorarik, ederrik, gogarakorik badela zuretzat Jainkoa bera eta Jainkoaganik heldu dena baizen.