Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/88

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


halaber Jainkoagana osoki itzultzen den gizona bere toldetasunetik libratzen da, eta gizon berri batetara ganbiatzen da.

3. Noiz ere gizona hasten baita epeltzen, orduan trabaillu pahurraren ere beldur da, eta gogotik hartzen du kanpoko konsolazionea.

Baina zinetan hasten denean bere buruari garaitzen, eta gizon gisa Jainkoaren bidean ibilten, orduan kasu guti egiten du, lehen zurth eta pisu zitzaizkon guziez.


Borzgarren kapitulua


Bere buruaren konsiderazioneaz.


1. Zineste sobera ezin demokeogu gure buruari, zeren grazia eta adimendua hainitzetan eskasten baitzaiku.

Argi guti da gure baitan, eta den aphurra ere laster galtzen dugu gure ansikabez.

Bai eta hainitzetan eztugu sentitzen horrein itsu garela zeren.

Hainitz aldiz gaizki egiten dugu, eta gure gaizki eginak gaizkiago eskusatzen tugu.

Batzutan pasioneak garamatza, eta uste dugu borondate ona dela.

Bertzeen falta aphurrak hitzez alxatzen tugu, eta gure handiagoak iragaiten tugu ixilik.

Laster sentitzen eta pisatzen dugu zer pairatzen dugun bertzeakganik: baina zenbat pairatzen duten gureganik eztugu gogoatzen.