Etzara sainduago, laudatua izanagatik, ez eta gaixtoago, gaizki aiphatua izanagatik.
Zarena zare, eta ezin zaratezke Jainkoaren aitzinean zaren baino geiago.
Miratzen baduzu zer zaren zure baitan, eztuzu ansiarik izanen zer gizonek zutaz erraiten duten kanpoan.
Munduak ikusten du bekokian, eta Jainkoak bihotzean.
Munduak konsideratzen tu obrak, eta Jainkoak sondatzen du intenzionea.
Bethi ongi egitea eta bere burua xipi idukitzea da arima humillaren egitekoa.
Kreatura konsolazioneak arbuiatzea da garbitasun handiaren eta barreneko fidanzaren seinalea.
4. Nork ere kanpotik ezpaitu beretzat bilhatzen lekukorik, erakusten du osoki jarri dela Jainkoaren eskuetan.
Zeren Jondone Paulok dioen bezala: bere burua laudatzen duena ezta bethi laudatzekoa, baina bai Jainkoak laudatzen duena.
Jainkoarekin ibiltea bere baitan barrena, eta kanpoan libro izaitea afekzione guzietarik da gizon barrenekoaren estatua.