Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/85

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guziak onera hartzen tu.

Bake onean dagoenak eztu nihortaz ere suspitxarik hartzen.

Ordea bere gogora eztagoenak eta aldaratua denak hainitz suspitxa darabilla buruan: berak eztu sosegurik, eta bertzeak eztitu uzten sosegatzera.

Hainitzetan eraiten du erran behar ezlukeiena, eta uzten du hobe litzaikeona egin gabe.

Konsideratzen du zer egin behar duten bertzeek, eta eztaduka konturik berak egin beharrez.

Zaude beraz erne zure gainean lehenik, eta gero begia idukiko ahal duzu zure lagunaren gainean.

2. Badakizu zuk eginak eskusatzen eta bernizatzen, eta bertzeen eskusak eztutzu hartu nahi.

Zuzenago lizate zure burua akusa, ta zure anaia eskusa bazeneza.

Nahi baduzu bertzeak jasan zaitzan, zuk ere jasan ezazu bertzea.

Mira zazu zein urrun zaren oraino egiazko karitatetik eta humiltasunetik, zeinak ezpaitaki nihori haserretzen ez gogortzen bere buruaren kontra baizen.

Ezta gauza handirik prestuekin eta mansuekin ibiltzea, zeren hori naturalezatik