handiago izaiteagatik, bertzeak jakin dezaten gure hutsak eta eskasak eta erran diatzaguten.
2. Noiz ere humiltzen baita nihor, orduan errazki ematzen tu bertzeak, eta haserretzen zaizkonak arinki satifatzen tu.
Jainkoak humill begiratzen du eta libratzen, humilla maite du eta konsolatzen, humillagana makurtzen da, humillari emaiten dio grazia handia, eta beheititu denean hura goititzea du loriara.
Humillari bere sekeretuak agertzen diotza, eta hura eztiki gonbidatzen du eta erakartzen beregana.
Humilla bake handi batean dago, nihork laidorik egin badio ere, zeren Jainkoa baitan baitago eta ez munduan.
Eztadukazula probetxurik egin duzula zinesten ezpaduzu guziak baino gutiago zarela.
Hirurgarren kapitulua
Gizon prestuaz eta baketiarraz.
1. Jar zaite zerori bakean lehenik, eta orduan baketuko ahal tutzu bertzeak.
Gizon baketzailleak probetxu geiago egiten du jakinsunak baino.
Gizon pasionatuak on dena ere gaitzera itzultzen du, eta gaizkia errazki zinesten.
Gizon prestuak eta bakezaleak gauza