Hargatik hainitz gauza higointzen zaizkitzu eta maiz aldaratzen zaituzte, zeren ezpaitzare oraino zeroni zure baitan billa, eta lurreko gauzetarik apartatua.
Eztu deusik ere gizonaren bihotza hala nothatzen eta korapillatzen, nola kreatur amudio lizunak.
Kanpoko konsolazioneak arbuiatzen baditutzu, zeruko gauzak miratuko ahal tutzu, eta maiz boztuko ahal zare zure baitan.
Bigarren kapitulua
Azpiko humil jartzeaz.
1. Eztagizula kontu handirik nor den zure alde edo zure kontra; baina duzun artha Jainkoa zurekin den zure obra guzietan.
Duzun konzienzia ona eta Jainkoa ongi begiratuko zaitu.
Zeren nori ere Jainkoa lagundu nahiko baitzaio, hari nihoren gaixtakeriak ezin eginen dio kalterik.
Baldin badakizu ixil egoiten eta pairatzen, duda gabe ikusiko duzu Jainkoa lagunduko zaitzula.
Hark badaki noiz eta nola libratuko zaituen, eta hargatik apal jarri behar zare haren zuhurziaren eskuko eta meneko.
Jainkoari dagoka laguntzea, eta ahalketasun guzietarik libratzea.
Hainitzetan on da xoil guretzat humiltasun