Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/82

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


7. Nork ere ezagutzen baititu gauzak diren bezala, ez ordea aiphatzen edo diruditen arauera, hura da egiazki zutaz eta Jainkoak irakasiago gizonek baino.

Nork ere baitaki bere baitan barrena ibiltzen, eta kanpoko gauzez kontu guti egiten, hura eztabilla leku bilha, eta eztago denboraren begira debozionezko eginbidetan jartzeko.

Barreneko gizona laster biltzen da bere baitara, zeren ezpaita sekulan guzia barraiatzen kanpokoetara.

Kanpoko trabailluak edo denbora batetako lan premiazkoak eztute hura paxetatzen, baina jarraikitzen zaie gertatzen diren eredura.

Nor ere baitago bere baitan ongi ordenaturik, hark eztu axolarik gizonen erremangu gaixtoez eta mirestekoez.

Hanbatenaz gizona trabatzen da eta barraiatzen, zenbatenaz egitekoak bereganatzen baititu.

8. Ongi bazinunde, eta egiazki garbitua bazine, gauza guziak ongi eta probetxurekin gertha lekidizketzu.