Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/86

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


on eta eder zaie guziei, eta batbedera gogotik bizi ohi da bakean, eta berak bezalako sentimendu dutenak maiteago itu.

Bainan indarrik aski izaitea gogorrekin eta gaixtoekin, desordenatuekin eta gure kontra direnekin bakean bizitzetzeko, grazia handia da, obra guziz laudatzekoa eta gizon gizakoa.

3. Bada bakean dagoenik, eta bertzekin ere bakea dadukanik.

Bada bakerik eztuenik, eta bertzei bakerik emaiten ezterauenik: bertzeen unhagarriak dire, baina bere buruen ere unhagarriak.

Bada halaber bere burua bakean dadukanik, eta bertzeen baketzera enseiatzen denik.

Halarik ere gure bake guzia bizitze ondikozko hunetan geiago datza, kontrakorik ez sentitzean baino.

Hobeki dakienak pairatzen bake handiago izanen du.

Hura da bere buruaren jabe eta nausi, munduko jaun, Jesusen adiskide, eta zeruko primu.


Laugarren kapitulua


Gogo garbiaz eta intenzione sinpleaz.


1. Bi hegalez alxatzen da gizona lurreko gauzetarik; sinpleziaz eta garbitasunaz.