Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/7

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hainitz hizgileak eztu arima saziatzen, bainan bizitze prestuak bozten du gogoa, eta konzienzia garbiak emaiten du Jainkoa baitako fidanza handia.

3. Zenbatenaz areago eta hobeki baitakizu hanbatenaz garrazkiago jujaturen zare, saindukiago bizi ezpazara.

Etzaitezila beraz urguillu ikasi duzun ofizioa edo ardietsi duzun jakintasunagatik; aitzitik zarela beldur eman izan zaitzun ezagutzagatik.

Iduri badagotzu hainitz gauza dakizula, eta ongi aski, halarik ere jakin ezazu geiago dela eztakizunik.

Ez egin zure burua jakin handi, aitzitik zinetan aitor ezazu zure jakingabea.

Zergatik nahi duzu abantailla hartu bertzeen gainean ikusirik hainitz bertzerik edireiten dela zu baino jakinsunagorik? eta legeetan frogatuagorik?

Nahi baduzu zerbait ikasi eta jakin zure probetxutan duzun atsegin zeren munduak etzaituen ezagutzen eta ez deus zadutzan.

4. Beregaineko eta probetxu guziz handitako lekzionea eta jakintasuna da, bere burua ongi ezagutzea eta mesprezatzea.