Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/6

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bigarren kapitulua


Behar duela nornahik bere buruaz sentimendu humil eduki.


1. Badute guziek bere sorkuraz jakiteko guthizia, ordea jakiteak zer dakarke Jainkoaren beldurtasunik ezpada? Segur Jainkoa serbitzatzen duen langille humilla hobea da, zeruen itzulinguruan bere burua largaturik miratzen hari den Filosofo urguillua baino.

Nork ere ongi ezagutzen baitu, berehala bere burua xipi daduka, eta eztu atseginik hartzen munduko laudorioez.

Baneakizki ere munduan diren gauza guziak eta ediren banendi karitatez eta graziaz billusirik zer probetxu nuke ene obrakgatik jujatu behar nauen Jainkoaren aitzinean?

2. Larga zazu jakiteko guthizia soberaniazko hura, ezen hartan hainitz errebelamendu da eta enganamendu hainitz. Jakinsunek nahi ohi dute munduak ikus detzan, eta erran dezan hainitz jakinak direla.

Hainitz dira zeinen jakite hutsak probetxu guti baitakarkeo arimari edo ez bat ere eta erho handia da nork ere bere arimaren salbamenduko gauzez bertzerik buruan baitarabilla.