Bere burua ezdeus idukitzea eta bertzeez bethiere jujamendu on eta kontu handi egitea zuhurzia eta perfekzione handia da.
Nihor ikus bazeneza ere ageriz bekatutan erorten, edo zerbait gaizki handi egiten, etzenduke hargatik zure burua hobe estimatu behar, zeren ezpaitakizu noiz artean prestutasunean ahal zaudezken.
Guziak erorkor, hauskor eta flako gare, bainan eztadukazula zu baino erorkoragorik eta flakoagorik badela.
Hirurgarren kapitulua
Egiaren Dotrinaz.
1. Doatsua da, nor ere egiak dotrinatzen baitu, berak ordea, ez figurez ez eta iragaiten diren hitzez, baina bera den bezala.
Gure iduritzeak eta usteak maiz enganatzen gaitu eta guti dakusa.
Zer probetxu dakarke gauza estalirik eta gorderik nabarmenki jakin nahiz erabilteak, ezpaigara akometaturen azken jujamenduan zeren halakorik eztugun jakin.
Gure erhokeriaren handia! Gauza premiazkoak eta probetxusak utzirik gure gogo guzia etxatzen dugu kuriosetara eta galgarrietara: begiak itugula eztugu ikusten.