Hogoi eta laugarren kapitulua
Jujamenduaz eta bekatuen penez.
1. Gauza guzietan beha zazu azken finera, eta nola egonen ahal zaren juje hersi eta bortitrz haren aitzinean.
Etzaio deus estaltzen, ezta emaitzez amuntzen, ematzen, eztu eskusarik hartzen; baina, nola baita zuzena, hala jujatuko du.
O bekatu ondikozkoa eta erhoa! Zer ihardetsiko diozu zure gaixtakeria guziak dakizkien Jainkoari, batzutan gizon haserre baten bekokiaren beldur zarenaz geroztik?
Zergatik eztiozu zure egitekoari atzinetik behatzen azken jujamendu eguna datorrenekotz, non batek bertzea ezin eskusatuko edo defendatuko baitu, baina batbederak beretzat aski izanen baitu zer egin?
Orai zure trabaillua fruitu dakarke, zure nigarrak ongi ethorriak dire, zure hasbeherapenak enzutekoak dira, zure dolore eta urrikimendua da satifa eta purgarria.
2. Purgatorio handi eta sendagarri bat du gizon pazienziatsuak, zeinak bidegabeztatua denean damu geiago baitu bertzeren maliziaz bere atsekabeaz baino: gogotik othoitz egiten baitu bere gaizki egilleakgatik,