Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/66

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta bihotz onez barkatzen baitiotza bertzeari bere faltak.

Noiz ere ezpaitu berantzen bertzeri barkazino eskatzera, eta errazkiago egiten baitu miserikordia, haserretzen den baino.

Noiz ere bere buruari maiz egiten baitio borxa eta egin ahala egiten baitu haragiaren osoki ezartera espirituaren azpian.

Hobe da orai bekatuak garbitzea, eta bizia ebakitzea, ezen ez hek uztea gerokotz purgatzera. Egiazki geurok enganatzen tugu gure buruak gure haragiari ekartzen diogun amudio desordenatuaz.

3. Zer iretsiko du su hark zure bekatuez bertzerik?

Zenbatenaz gupidago baituzu zure burua, eta jarraikitzenago baitzaizko zure haragiari, hanbatenaz sensaturenago zare gero eta erretzekorik geiago biltzen duzu.

Zertan bekatu egin baitu gizonak, hartan punituren da garrazkienik.

Han nagiei eraginen zaie esten zorrotzez eta gormantak egarsu eta gose handiz irrituko dira.

Han haragizko plazer likitzen ondoan zebiltzanak bike irakinaz eta sufre urrin