4. Ezagut ezazu eztuzula Jainkoaren konsolazionerik merezi, aitzitik hainitz tribulazione merezi duzula.
Gizon perfeki urrikituari mundu guzia pisu zaio eta kiratz.
Gizon prestuak bethiere kausitzen du aski zergatik damu har eta nigar egin.
Ezen konsideratzen badu bere burua edo laguna, badaki eztela nihor hemen bizi tribulazione gabe: eta zenbatenaz ernekiago jarten baita bere buruaren miratzen, hanbatenaz tristetzen eta doloratzenago da.
Zuzenazko dolorea eta barreneko damu haren erroak dira gure bekatuak, zeinez hala baigauntza amarraturik, non gutitan begiak goiti baitetzakegu zeruko gauzen ikusteko.
5. Maizago zure heriotzea gogoan bazenerabilla bizitzearen luzetasuna baino, duda gaberik berokiago onera zindezke.
Pisa bazenetza ere Ifernuko edo Purgatorioko penak zure bihotzean, badut zineste gogotik paira zenezakeiela trabaillua eta dolorea, eta etzinatekeiela beldur nahiz den gaitzagatik.
Ordea nola ezpaitzaiku halakorik sartzen bihotzean, eta balakuak maite baititugu