Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/53

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Doatsua, nork ere bereganik kentzen baitu konzienzia lizun eta karga dezaken guzia.

Guduka zazu gizon giza, ohitza ohitzari garaitzen zaio.

Baldin badakizu gizonen largatzen, hek ere utziko zaituzte zure egitekoen egitera.

3. Ez sar bertzeen egitekoetan, eta etzaitezin korapilla zu baino handiagoen gauzetan.

Duzun bethi begia erne zure gainean lehenik, eta abisazu bereziki zure burua, zure adiskide maiteak egin detzatzun baino lehen.

Gizonak ezpaditutzu zure alde, ez trista hargatik; bainan duzun damu zeren etzabiltzan ongi eta begiratuki aski, Jainkoaren serbitzari debozionetsu batek ibilli behar lukeien bezala.

Hainitzetan gizonarentzat hobe da eta segurago bizitze hunetan hainitz konsolazione ez izaitea, haragizkorik behintzat.

Ordea Jainkoaren konsolazioneez gozatzen ezpagara, edo bakanago sentitzen baditugu, gurea da falta, zeren eztugun bihotzeko urrikimendua bilhatzen, eta kanpoko konsolazione banaloriazkoaz eztitugun osoki egoisten.