Hogoi eta batgarren kapitulua
Bihotzeko urrikimenduaz.
1. Nahi baduzu bertutearen bidean aitzinatu, zaude Jainkoaren beldurtasunean, eta etzarela largoegi; bainan iduki tzatzu zure sensu guziak gobernuaren azpian, eta etzaitezila ergelki alegera.
Bilha zazu bihotzeko urrikimendua, eta debozionea edirenen duzu.
Urrikimenduak hainitz ontasun agertzen tu ohi baititu bihotzeko largotasunak.
Mirestekoa da, nolatan gizona bizitze hunetan behin ere osoki boz ahal daiten bere desterrua eta arimako peril uzuak konsideratzen eta kondatzen dituenean.
2. Gure bihotzeko arintasuna dela kausa eta gure eskasiez axolarik ez izanez, eztitugu gure arimaren doloreak sentitzen; baina maiz banaloriazko irri egiten dugu zinetan nigar egin behar gendukeienean.
Ezta egiazko libertaterik, ez eta alegrianza onik Jainkoaren beldurtasunean eta konzienzia onean baizen.
Doatsua da nork ere barraiamenduko paxelu guziak iraits baitetzake, eta bere arimako indar bil baitatzake urrikimendu saindu batetara.