Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/55

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


oraino, hargatik gelditzen gare hotz eta nagi gure eginbidetan.

6. Hainitzetan adimendu eskasez gorputz ondikozkoa hain arinki arrankuratzen da.

Egiozu bada humilki othoitz Jainkoari arren dizula urrikimenduzko espiritua, eta errozu Profetarekin batean: Bazka nazazu, Jauna, nigarrezko ogiz, eta neurriz indazu nigar edatera.


Hogoi eta bigarren kapitulua


Gizonaren miserien konsiderazioneaz.


1. Miseriazko zare, non ere baitzaude, eta nora ere itzultzen baitzare Jainkoagana bihurtzen ezpazara.

Zergatik asaldatzen zara zeren eztoatzun nahi eta desira duzun bezala?

Nor da gauza guziak dituenik bere borondatearen arauera?

Ez ni, ez zu, ez nihor ere lurraren gainean.

Ezta nihor munduan zenbait tribulazione edo herstura gabe, Errege edo Aita saindu bada ere.

Nor dago hobekienik? Segur Jainkoagatik zenbait paira dezakeiena.

2. Badiote hainitz flakok: Horra zein bizitze doatsu daraman gizon hark, zein aberatz, zein handi den; nolako bothere diren, nolako