Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/46

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta partikularetan jarriago izaitetik: bainan egin beharrak eta manatuak osoki eta fidelki egin ondoan, denbora sobera baduzu, hari zaite zuretzat zure debozioneak agintzen duen arauera.

Lan her bat ezin dukete guziek; baina bata hobe da hunentzat, bertzea horrentzat.

Denborak dakarkeien bezala bertze eta bertze eserzizak ederesten tugu, batzu bestetan eta bertzeak astelegunetan maiteago ditugu.

Batzuen beharra dugu tentazionearen denboran, eta bertzeak hobe zaizkigu bakean eta soseguan gaudenean.

Batzuetan laket dugu triste gaudenean, eta bertzetan Jainkoa baitan alegera garenean.

6. Besta buruak heldu direnean berritu behar dira eserziza onak, eta berokiago gomendatu behar gaizko sainduen arartekotasunari.

Bestatik bestara deliberatu behar dugu, orduan mundutik ilki, eta sekulako bestaren egitera joan behar bagine bezala.

Halakotz debozionezko egunetan behar dugu gure konzienzia arthatsukiago preparatu, zuhurkiago ibilli, eta ordenanzak hersikiago begiratu, sarri gure trabailluaren saria Jainkoagatik ardietsi behar bagendu bezala.

7. Eta gibelatua bada, dagigun kontu