Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/47

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ez garela ongi aski preparatuak, eta eztugula oraino merezi loria handi haren ardiesten, zeina erakusi baitzaiku bere muga jakinean: bizkitartean enseia gaitezin ahalik hobekiena preparatzera hemendik ilki behar orduko.

Doatsua da, dio san Luk Ebanjelistak, Nausiak, datorrenean, ernerik aurkituko duen serbitzaria. Egiaz diotsuet hura ezarriko du ordenez bere ontasun guzien gainean.


Hogoigarren kapitulua


Bakarrik eta ixilik egoiteko amudioaz.


1. Bilha zazu denbora onik zure buruaren astiroki estudiatzeko, eta Jainkoaren ongi eginak erabil tzatzu maiz gogoan.

Uzkitzu urrikimendura erakar zaitzaten liburuak, ezenez denboraren iragaitekoak.

Apartatzen bazare solhas eta joan ethorri alferretarik eta elheberrietarik denborarik aski kausituko duzu meditazione onik egiteko.

Saindu handienek ihes egiten zuten gizonen konpainietarik ahal bezanbat, eta hautatzen zuten Jainkoarekin bizitzea gorderik.

2. Norbaitek erran du: Noiz ere gertatu bainaiz gizonekin, gutiago gizon bihurtu naiz.