Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/45

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezin bazaudezke bethi gure buruaren miratzen.

4. Bethi zure baitara ezin bil bazaitezke, batzutan bedere egin zaite, eta gutienean behin egunean goizean edo arratsean.

Goizean har ezazu gogo egin nahi duzunaren egiteko, eta arratsean mira zazu nola ibilli zaren, egun hartan nolakoa izan zaren zure hitzetan, obretan eta pensamenduetan, zeren maiz naski hetan ofensatu duzu Jainkoa eta laguna.

Jar zaite gizon gisa deabruaren gaixtakerien kontra: brida zazu gormandiza, emozu neurri zure jan-edan nahiari, eta orduan haragiaren mugidak errazkiago heziko tutzu.

Etzaudezila nihoiz ere alferrik, bainan hari zaite irakurtzen edo eskiribatzen, othoitz edo meditazione edo zerbait onik komunarentzat egiten.

Badarik gorputzeko trabailluak neurriz, eta zuhurziarekin egin behar dire, eta guziek eztituzte berdin hartu behar.

5. Guzientzat on eztiren lanak eztira kanpoan erakusi behar, zeren partikularak peril gutiagorekin egiten dira ixilik.

Guziarekin ere begirauzu nagitzetik komunari ukitzen zaizkon gauzetan,