ere arinki uzten baititugu gure eserzizak, mirakuillu da handik heldu ezpazaiku kalterik.
Justuen deliberamendua permatzenago da Jainkoaren graziaren gainean, berek ahal duketen zuhurziaren gainean baino: eta zer ere egitekori lotzen baitzaizko bethi haren baitan lehenik fidaturik hari dire.
Ezen deliberatzen du gizonak eta Jainkoak ordenatzen, eta gizona ezta here bidearen nausi.
3. Baldin karitatezko obragatik edo lagunaren probetxuagatik batzutan largatzen badugu gure eserziza kostumatua, hartara gero errazki bihurtuko ahal gare.
Ordea ansigabez edo unhatuz uzten badugu, gure falta izanen da eta sarri sentituko dugu kaltea.
Dagigun egin ahala, oraino hainitz gauzatan errazki eginen dugu huts.
Badarik ere bethi dugu zerbait deliberatu eta beregainki geien trabatzen gaituten eskasen eta makurren kontra.
Gure kanpoko eta barrenaldia miratu, sondatu eta ordenatu behar dira, zeren bata eta bertzea orobat heltzen zaizkigu gure probetxu espiritualaren egiten.