Birjinek eta gure Salbatzaillaren urratsei jarraiki nahi izan zaizte gainerako guziek.
Ezen bere arimak gaitzetsi tuzte mundu hunetan, gero hekin jabe, izaiteko sekulako bizitzean.
O zein bizitze hersi pobre desertuan eraman dute lehenagoko Sainduek.
Zein tentazione luze eta garratz pairatu dituzte.
Zein gaizki hainitzetan erabilli dituen etsaiak.
Zein othoitz uzu eta bero egin dioten Jainkoari.
Zein gogorki barurtu diren.
Zein beroki hari izan diren bere probetxu espiritualaren aitzinatzen.
Zein gerla bortitz egin duten bere guthizia gaixtoen hezteko eta garaitzeko.
Zein bihotz garbi eta xuxen iduki duten Jainkoagana.
Egunaz hari ziren trabailluan, eta gauaz othoitzetan zeudezin: eta lanean ere gogoz egiten zuten orazione.
3. Denbora guzia zeramaten gauza beharretan: Jainkoari eman behar zioten orena iduritzen zitizaien labur eta kontenplazionaren eztitasuna zela kausa gorputzeko othurunza premiazkoa ere ahansten zitzaien.
Uko egiten zerauezaten aberastasun, ohore, gradu, adiskide eta ahaide guziei,