Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


izaitera, eta guzien azpiko jartzera.

3. Etorri zare serbitzatzera eta ez manatzera.

Jakin ezazu deitua zarela paraitzera eta trabaillatzera, ez ordea alferrik egoitera edo elhe eta solhas egitera.

Hemen bada frogatzen dire gizonak, urrea labe gorrian bezala.

Ezin dagoke nihor hemen, nahi ezpadu bere burua bihotz guziaz Jainkoagatik humildu.


Hemezortzigarren kapitulua


Aitzineko Sainduen exenpluez.


1. Mira tzatzu Sainduen exenplu biziak, zeinak baitan egiazko baitute, eta ikusiko duzu zein guti eta ezdeus hurren den guk egiten dugun guzia.

Helaz! zer da gure bizitzea hekinarekin konparatzen bada?

Sainduek eta Jesusen maitariko Jainkoa serbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta billusiz, ibilliz bijilietan eta baruretan, othoitzetan eta meditazione sainduetan egonez, munduak hainitzetan gaizki eta laidozki zerabiltzala.

2. O zenbat tribulazione eta zein garratz pairatu tuzten, Apostoluek, Martirek, Konfesorek,