etzuten munduko gauzarik iduki nahi; nekez bizitzeko hartzen zuten, damu zuten gorputzaren serbitzatzeaz beharrean ere.
Bada lurreko gauzez pobre zeudezin, baina karitatez eta bertutez betheak ziren.
Kanpotik beharrak ziren, baina barrenean Jainkoaren graziaz eta konsolazioneaz gozatzen ziren.
4. Mundutik apartatuak zeudezin, baina Jainkoaren hurrenak eta adiskide mamiak ziren.
Berek uste zuten ezdeusak eta munduko arbuiua zirela, bainan Jainkoaren begietan prezatzekoak ziren eta onetsiak.
Egiazko humiltasunean zeudezin, obedienzia bethean bizi ziren; bazebiltzan karitaterekin eta pazienziarekin, eta halakotz egun oroz bere probetxu espirituala aitzinatzen zuten eta grazia handiago ardiesten Jainkoaren aitzinean.
Mirailtzat eman zaizte fraide guziei eta geiago atzartu behar gaituzte onean aitzinatzera ezen ez epelen ozteak gibelatzera.
5. O zein bero eta irazekiak ziren fraide guziak bere ordena sainduen lehenbiziko hastean!
Nolako debozione othoitzetan!