Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/35

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sorkuraren inklinazioneak, bere buruko borondateak, ordainaren esperanzak eta beretzat nahizko desirak gutitzen nahi dute elkarganik apartatu.

3. Nork ere egiazko karitatea baitu, eztabilla deusetan ere beretakorik bilha; bainan desiratzen du xoilki Jainkoaren loria gauza guzietan konpli dadin.

Eztio nihori ekartzen inbidiarik ezpaitu alegrianza berezirik beretzat maite: eztu ere nahi bere baitan bozkariotu, baina duen desira da guzien gainetik Jainkoa baitan doatsu izaitea loriatzea.

Eztio nihori ongiaz eta on denaz loria emaiten, baina bai Jainkoari, zeinaganik ithurburutik bezala, on den guzia heldu baita, eta zeina baitan saindu guziek bere azken xedean bezala, gozoki pausatzen baitute.

O nihork balu egiazko karitatearen inhar bat! Segur ezagut lezake lurreko gauza guziak banaloriaz betheak direla.


Hamaseigarren kapitulua


Bertzeren eskasak pairatzeaz.


1. Zer ere gizonak ezin xuxen baitezake bera edo laguna baitan, hura behar du pazienziarekin utzi, Jainkoak bertzela