Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/34

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gainean baino, gutitan eta hala ere berant izanen zare argitua.

Zeren Jainkoak nahi du osoki jar gaitezin haren azpian, eta amudio irazeki batez iragan gaitezin arrazoin suerte guzien gainetik.


Hamaborzgarren kapitulua


Obra karitatez eginez.


1. Munduan den gauza gauzagatik eta nihoren amudioagatik ezta egin behar gaizkirik bat ere: bainan norbaiten beharragatik obra on bat batzutan zilhegiki utz diteke edo, hobeago batetara ganbia daite.

Zeren horrela eginik, obra on ezta galtzen, bainan hobeagora ganbiatzen.

Karitatea gabe obra onak eztakarke probetxurik: baina zer ere egiten baita karitatez, zenbat ere aphurra eta ezdeusa baita, guzia egiten da probtetxugarri.

Zeren Jainkoak behatzenago du zer gogoz hari den nihor, ezenez zenbat egiten duen. Hainitz egiten du hagitz maite duenak.

2. Hainitz egiten du, obra ongi egiten duenak. Ongi egiten du komuna serbitzatzenago duenak bere borondatea baino.

Hainitzetan badirudi karitatez hari garela, eta aitzitik sensuen oldez hari gare, zeren