errazki galtzen dugu gure buruari diadukogun amudioagatik.
Jainkoa baliz bethiere gure desiren xede hutsa, ez gindezke horrein errazki asalda eta trubla gure guthiziak gure kontra jarriakgatik.
2. Maiz ordea zerbait dugu barrenean gorderik, bai eta kanpotik heldu denik, berekin garamatzanik.
Hainitzek bere egitartetan bere oldea eta abantailla ixilik bilhatzen dute, eta berak eztakite.
Badirudite bake onean daudezila egitekoak egiten direnean bere nahiaren arauera: bainan egiten badira desira eztuten bezala laster aldaratzen dira eta tristetzen.
Bataren eta bertzearen usteak eta jujamenduak ez izanez guziak bat, maiz asko sortzen dira guduak eta ihardukitzak adiskideen eta burjesen, fraideen eta deboten artean.
3. Usanza zaharra nekez uzten da, eta nihor ezta errazki gidatzen ikusten duen baino urrunago.
Permatzenago bazare zure arrazoinaren eta antzearen gainean Jesu-Kristori zor diozun obedienziazko bertutearen