Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/32

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


8. Tentazionetan eta tribulazionetan frogatzen da gizona, zenbat probetxu egin duen, eta hetan merezimendu geiago du, eta haren bertutea hobeki da ageri.

Ezta gauza handirik gizona debozionean bero izaiteaz fastikorik eztuenean, ordea denbora gaitzean pazienzia badu hainitz probetxuren esperanza da.

Batzuk begiratzen dira tentazione handietarik eta maiz erorten dira egunorozkoetan, mendreak direlarik arren horrela humildurik fida eztitezilla bere indarretan, tentazione handirik gerta dakienean, hain aphurretan flakatzen direnaz geroztik.


Hamalaugarren kapitulua


Jujamendu arinetik begiratzeaz.


1. Itzul etzatzu begiak zuregana eta begira zaite bertzeen eginez jujamendu emaitetik.

Bertzerik jujatzen duena alferrik trabaillatzen da, maiz enganatzen da, eta errazki egiten du bekatu: baina bere burua jujatzen duena eta sondatzen duena bethi probetxurekin hari da.

Nahiz den gauzaz hainitzetan jujatzen dugu gure iduriaren arauera: zeren egiazko