Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/36

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ordena dezan artean.

Pensa zazu hori horrela naski hobe dela nor zaren ezagutzeko, eta, zure pazienziaren frogatzeko, zeina gabe gure obra onak ezpaitire hagitz prezatzekoak.

Alabainan othoiz egin bear diozu Jainkoari halako trabuakgatik, arren hel dakizula, eta emeki pairatzeko indarrak dizkitzula.

2. Baldin zenbaiti behin edo bietan bere hutsak eskasak makurrak erakusiz geroztik, hark enzuten ezpazaitu, zuk ez iharduki harekin, baina den guzia utzazu Jainkoaren eskuetan, arren bere borondatea konpli, eta bere ohorea erakus dezala bere serbitzari guzietan: zeren hark badaki gaitzaren onera itzulten.

Ikasazu pazienziatsu egoiten lagunaren huts eginak eta nahiz diren eskas-makurrak pairatu behar direnean: berdin zuk ere hainitz duzu bertzeak pairatu behar dutenik.

Zure burua ezin egin badezakezu nahi zendukeien bezalako, nolatan bertzea eginen ahal duzu zure googaren arauerako.

Plazer dugu bertzeak diren eskasik gabe, eta bitartean geurok eztitugu gure makurrak xuxentzen.