Jar zaite Jainkoaren azpian eta humil diozozu fedeari zure sentimendua, orduan emanen zaitzu jakintasuneko argia, on eta behar izanen duzun arauera.
3. Batzuek tentamendu gaitzak izaiten tuzte fedeari eta sakramendu sainduari ukitzen zaizkon gauzen gainean, bainan ezta hekin, bai ordea etsaiaren falta egin behar.
Eztuzula ansiarik ez iharduki zure gogoetekin, ez ihardets deabruak igortzen derauzkitzun duden gainean, bainan emezu zineste Jainkoaren hitzei, haren sainduei, eta profetei, gero etsai gaixtoa joanen da zureganik ihesi.
Hainitzetan hagitz on da Jainkoaren serbitzariak halako tentazionerik paira dezan.
Ezen deabruak eztitu tentatzen fedegabekoak eta bekatoreak; dakiela hek bere eskuetan dadutzala, baina fidelak eta debotak hainitz moldez tentatzen tu eta penatzen.
4. Zabiltza beraz fede sinple eta dudagabeko batekin, hurbil zakizko sakramenduari erreberenzia humillarekin, eta zer ere ezin endellega baitezakezu, hura utzazu fidanzarekin Jainko guziz botheretsuaren eskuetan.
Jainkoak etzaitu enganatzen, bere buruaz sobera fida dena enganatzen ohi da.
Jainkoa dabilla humillekin, bere burua erakusten deraue humillei, adimendua emaiten deraue xipiei, endellegua, egia, barreneko mamia agertzen deraue arima garbiei, baina grazia estaltzen deraue kuriosei eta urguilluei.