Hemezortzigarren kapitulua
Eztuela nihork Sakramendu saindua kurioski sondatu behar, baina jarri behar dela Jesusen imitatzaille humil bere sentimendua fede sakratuaren azpian emanik.
Jesus maitearen hitzak
1. Begiratu behar zare sakramendu hondar gabeko hunen kurioski sondatzetik, eta hartaz galde alferrik egitetik, nahi ezpazare guzia dudetan ehorzi.
Nork ere sondatzen baitu Jainkoaren maiestatea, hura lilluratuko du haren loriak.
Jainkoak geiago daidike, gizonak endellega dezakeien baino.
Paira diteke nihork egiten duen galde debota eta humilla, zein den egia jakin nahiz: bethi prestik dagoenean ikastera, eta dotor sainduen sentimendu garbien ondoan ibilli nahi duenean.
2. Doatsua da sinpletasun galdeen bidegaitzak uzten dituen sinpletasuna, eta Jainkoaren manamenduen bide xidor ordokian, zelhaian, eta fermuan dabillana.
Hainitzek galdu dute debozionea, gauza goraegiak sondatu nahi izan dituztenean.
Galdegiten zaitzu ea fedea duzun, eta bizitze garbia deramazun, ez ordea ea Jainkoaren misterio gorak eta barrenak endellegatzen tutzun.
Baldin zu baino beherago diren gauzak endellegatzen ezpaditutzu, nolatan jakinen tutzu zu baino gorago direnak?