Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/343

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guzien partez kantatu eta kantatuko zaizkitzun bertute eta laudorio guziak, ene salbamenduagatik, eta ene othoitzetan gomendatu diren guziakgatik, arren guziok bide bezalako laudorio eta loria eman diazazugun sekula sekuloronekotz.

4. Ene Jainko jauna, har etzatzu ene botuak, eta zure ezin erranezko handitasunagatik zuzen onez zor zaizkitzun fingabeki zure laudatzeko eta neurrigabeki benedikatzeko desirak.

Ene botu horiok bihurtzen derauzkitzut, eta bai egun, bai puntu oroz zuri hekin bihurtzeko desira dut, othoitzez nagotela hitzez eta bihotzez zeruko espiritu eta munduko fidel guziei enekin batean zuri esker eta laudorio emaiteaz.

5. Lauda zaitzatela kantoin, komarka, jende, hizkuntza, eta erdara guziek.

Barraia bezate laudorioz zure izen saindua, eta eztia dariona ahalik boztasun, eta debozione beroenaz.

Bai eta zeinek ere zure sakramendu handia erreberenziarekin eta debozionerekin ukitzen, edo fede oso batekin errezebitzen baitute, arren egin bitez bire gai zure aitzinean graziaren eta miserikoridaren edireiteko, eta begite othoitz ni bekatore horrengatik.

Finean debozione desiratu batasun gozogarriarekin ardiets dezatenean, ongi konsolaturik eta miragarriki othurunzaturik zeruko mahain saindutik ilki ditezinean plazer dutela ni pobre eta gaizo horrez orhoitu.