Orri hau berrikusi gabe dago
Gizonaren arrazoina flakoa da, eta errebela diteke, ordea egiazko fedea ezin engana diteke.
5. Arrazoin guzia, bilhatze edo galdegite naturala behar zaio fedeari jarraiki, ez aitzindu, ez eta kontra jarri.
Ezen fedeak eta amorioak hemen dute garaia, eta bide estali batzuez obratzen hari dire sakramendu saindu eta guzien gaineko hunetan.
Sekulako Jainkoak, neurrigabekoa, eta fingabeki botheretsuak egiten tu gauza handiak eta ezin sondatuzkoak zeruan eta lurrean, eta haren obra miragarrien kausitzeko biderik ezta.
Halakoak balire Jainkoaren obrak, non gizonaren arrazoinak errazki endellega bailetza, elizate erran behar miragarriak eta ezin erranezkoak direla. Jesus Maria Joseph