Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/339

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


usuago sartzen da, eta bihotza gorago alxatzen da librorik.

4. Orduan ikusiko, frankia izanen du, miretsiko du bere baitan zabalduko zaio bihotza, zeren Jainkoaren eskua berekin duen, eta bera den guzia sekulakotz jarri den Jainkoaren eskuetan.

Horra nola benedikatuko den bihotz guziaz Jainkoaren bilha dabillana, eta bere arima eztadukana ezdeusetako.

Hunelako batek Sakramendu saindua hartzen duenean gai eta baso egiten da grazia berezi batez bat izaiteko Jainkoarekin, zeren ezpaitu konturik egiten bere oldezko debozioneaz eta konsolazioneaz, baina behatzen baitu Jainkoaren loriara eta ohorera debozione eta konsolazione guzien gainetik.


Hamaseigarren kapitulua


Gure beharrak behar diotzagula agertu eta bere grazia eskatu behar gaizkola.


Arima debotaren hitzak


1. O ene Jauna guziz eztia, guziz maitatzekoa, orai debozionerekin desiratzen dudana hartzera baduzaguzu ene flakotasuna, eta pairatzen dudan beharkia, zenbat gaitzetan eta bekatutan natzan eroririk, zenbatetan zapatzen, tintatzen, aldaratzen eta lizuntzen naizen: zuregana heldu naiz erremedio bilha, konsolazione eta arintza eske nagotzu.

Mintzo natzaio diren guziak dakizkienari, ene bihotz barreneko guziak dakuskienari, eta bera xoilki bere konsolazionez hel dakidanari.