Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/338

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Batzutan gauza aphurra da grazia trabatzen, eta gordetzen duena; erran behar bada aphurra dela, aitzitik erran behar ezpada handia dela zerk ere hain ontasun handia kentzen eta kanporatzen baitu.

Baldin ordea zureganik kentzen baduzu trabu hura, dela aphurra dela handia, eta osoki gelditzen bazare nausi, ardietsiko duzu zeren ere eske baitzinunde.

3. Ezen noiz ere bihotz guziaz emanen baitzaizko Jainkoari, eta horrelakorik edo halakorik ezpaituzu bilhatuko zure plazeraren eta nahiaren arauera; bainan osoki jarriko baitzare haren baitan, berehala edirenen zare harekin bat eginik eta baketurik.

Berdin eztuzu nihon ere halako gozorik eta plazerik aurkituko, nolakoa hartuko baituzu Jainkoaren borondatea plazer duen bezala konpli dadinian.

Nork ere bada bihotz sinple batez bere desira goiti Jainkoagana alxatuko baitu, eta hustuko baita nahiz de gauza kreatuaren alderako amudio eta higoindura desordenatuaz, hura xoil izanen da gai eta baso graziaren eta debozioneko dohainaren ardiesteko.

Ezen gure jaunak emaiten du bere bendizinoa, non ere kausitzen baitu untzi husturik.

Eta zenbatenaz zinkiago nihork eginen baiteraue behereko gauzei uko, eta bere baitan hiltzenago baita bere burua mesprezatuz, hanbatenaz lasterago heldu da grazia,